1. Beroari ihes!
2023ko udan pasatutako beroen ondorioz, azken bi udak Euskal Herrian pasatzea erabaki genuen. Aliritzi taldea sortu eta kontzertuak emanez udako freskuran lasai ibiltzeko asmoz.
Azken bi urteetan horrela ibili ondoren, gurean ere beroa gogor jotzen hasi da eta egun batzuetan besterik ez bada ere, aurtengoan iparralderantz joango gara. Eskoziara hain zuzen.
Gaurkoan Frantziako bideak zeharkatzen eman dugu eguna. Bide bazter bateko laku ondoan bazkaldu, arratsaldez zuhaitzpe bateko gerizpetan partxis partida jolastu eta iluntzerako Rochefort herrian lo egingo dugu. (Ez da gazta famatuaren herria, hura Roquefort da)
Egunez berotan egin behar izan dugu bidaia, baina gauean lotarako sakuak atera behar izan ditugu freskuraren freskuraz. Lehenengo helburua beteta!
2. Poliki poliki bidean aurrera
Rocheforten goiza pasatu eta bazkaldu ondoren bidean aurrera jarraitu dugu. Autokarabana bat edo beste ikusi dugu tarteka, baina agian ez beste batzuetan beste. Gainera, gurutzatutakoan jendeak ez du lehen bezala agur egiten, gutxi batzuk izan ezik.
4 ordu pasako bidaia egin ondoren, Mont Saint-Michel ingurura iritsi gara, eta hemen bai, autokarabana pila bat ikusi ditugu hainbat parkinetan. Dirudienez gu baino lehenago jaiki dira eta horregatik ikusi ditugu bidean hain gutxi.
Beauvoir herri inguruko Les Breches autokarabana parkinean bederatzigarren eta azken plaza zegoen eta bertan sartzea lortu dugu. Gaur jertseak jantzi behar izan ditugu iluntzean, beraz, bagabiltza berotatik ihes egiteko helburua lortzen.
Bihar goizean lehenago jaiki beharko gara, autokarabanei agur egiten jarraitu nahi badugu behintzat.
3. Mont Saint-Michelen zaindariak eta bakegileak
Gaurkoan bai, goizean nagikeriarik gabe jaiki eta ordu erdiko ibilaldian dagoen Mont Saint-Michel irla ikustera gerturatu gara.
Lur, gustura asko ibili da bere airera ibilbide guztian zehar. Aurrera eta atzera, jendea errespetatuz eta txintxo-txintxo.
Gure helmugara gerturatzen geundela, irlaren zaindariak agertu dira airetik. “Kaio hiltzaileak” izenarekin ezagunagoak dira. Dirudienez ez zaie gustatu Lur lotu gabe joatea eta hainbat aldiz eraso egin dioten arren, ez dira iritsi Lur mokokatzera. Bera ez da konturatu, baina guk susto ederra hartu dugu. Hala ere, lotu ondoren, lortu dugu ikusi nahi genituen paisaia ederrez disfrutatzea.
Handik itzulita, autokarabanan kilometro dexente egin ditugu gaurko helburu geneukan Dieppeko portura iristeko. Autokarabana portuan utzi, herritik buelta bat egin, afaldu eta Ferryra sartzeko tramiteetan genbiltzala, bi polizia gerturatu zaizkigu. Hauek ere, goizeko kaio hiltzaileek bezala, euren lana egin dute.
Bietako bat autokarabanan sartu da dena legez zegoela bermatzeko.
Bigarrenak berriz gidaria kanpora atera du eta Ingelesez hitz batzuk esan dizkio. Honek ulertu ez eta hainbat aldiz errepikatu ondoren -Are you peace maker?- ulertu du. Eta noski -gu bakezaleak gara!- erantzun dio.
Polizia haserretu egin da eta desesperatuta, mugikor batean “marcapasos” baten irudia bilatu eta berriz errepikatu du -Have you a pacemaker?-. -Ahhhh, ez, hori ez!- metal detektorea pasatu eta arazorik gabe ferryan sartzen utzi digute.
Lur autokarabanan geratu da lotan eta beste bostok ferryaren sokak askatzen ikusi ondoren, lotara joan gara. Nahikoa egin dugu gaurkoan herriaren zaindariekin harremanetan eta merezitako atsedena hartuko dugu ferryak duen lurrikara baten erritmora lo eginez. “Bakea behar dugu!”
4. Ride on the left!
6 orduko ibilbideak bizipen oso ezberdinak izateko aukera eman digu. Egon da haurtxo batek sehaskan bezala lo egin duenik, eta baita familia guztiaren ongizatea bermatzeko gau guztian lorik egin ez duenik ere.
Nolanahi ere, New Havenera iritsi baino ordu erdi lehenago jaiki gara eta konturatu orduko autokarabanan jarrita geunden Lurrekin batera. Honek ere ez zuen gau onena pasatuko bakar-bakarrik.
Beti esaten da ingelesak arraroak direla; ezkerretik gidatzen dutelako, neurtzeko “millak” eta “yardak” erabiltzen dituztelako, ordaintzeko librak erabiltzen dotuztelako… ba bai, hala da. Arraroak dira!
Gure lau gutpilak lurrean jarri bezain laister, polizia bat zegoen labina barruan gure zain. Irribarre batekin eman digu ongi- etorria. Monologista bat zirudien, bere umore ingeles eta guzti. Oso ondo artatu gaitu eta aurreko batean ere harrera egin ziguna bera izan zela konturatu gara. Hantzik ere ez atzo gauean izandako polizia frantsesarekin. Agian ingeles hau bidali beharko lukete frantsesei ikastaroren bat ematera…
Beharrezko tramite guztiak egin dondoren, ezkerreko bidea hartu eta parke natural bateko aparkalekuan beste tarte batez lo egin, dragoi hegalari urdinak (odonatoak) ikusi eta bide luzea egin dugu erretiratutako gizon baten “campsitera” iritsi arte. Bidean Robin Hooden basoa ikustea zen gure asmoa. Honek, aberatsei lapurtzen omen zien beharra zutenei jaten emateko. Gaur egun justu alderantziz gertatzen da… aberatsek parkinak urrearen prezioan kobratzen dizkigute zuritutako lapurretatan, eta gure protesta adierazteko, ez gara bertan geratu. Basoak autokarabanatik hiru aldiz ikusi ditugu, konfunditutako rotondatan bezala, hainbat aldiz bueltak emanez handik ihes egiteko bidearen bila.
Esan bezala, lo egingo dugun kanpin txiki batera iritsi gara. Erreka bazterrean mahaiak, isiltasuna… leku xume bezain erakargarria.
Hemen bai lasai asko egingo dugula lo, dudarik gabe!
5. Itsaso Gorriaren bila
Goizean martxan jartzea kostatu zaigu, lekua oso atsegina zelako eta bidaiaren erritmoa piska bat jaistea behar genuelako.
Goiz erdian irten gara. Newcastle ingurutik pasatzean trafikoa nabarmen handitu da. Egia esan kotxe asko dabiltza autobideetan, baina bide nagusietatik urruntzean paisaia guztiz aldatzen da. Kotxe gutxiago daude baina gidatzea deserosoagoa da, bideak asko estutzen direlako.
Bagoaz aurrera, dagoeneko Edinburgora gerturatzen gabiltza eta gure helburu den Eskoziatik gertu gaude dagoeneko.
Gaurkoan itsaso bazterreko zelai batean egingo dugu lo. Budle Farm Campsite, Bamburgh herrian. Ez dugu herria ikusi, baina lo egingo dugun lekua zoragarria da.
Arratsaldez hondartzatik Lurrekin buelta ederra eman dugu. Itsaso Gorrian Moisesek egin zuen bezala, nolabait ura desagertu da eta bertan ibiltzeko aukera izan dugu.
Badirudi kasu honetan ez dela Moises izan, baina eguzkiak ortzi-mugatik ihes egin duenean itsasoa bere lekua betetzen hasi da eta paisaia guztiz aldatu da.
Arnasa sakon hartu eta luzaroan gogoratzeko bezalako irudiak geratuko zaizkigu oroimenean.
Bihar goizean berriz izango ote dugu hondartza urik gabe? Arrazoiak baietz dio…
6. Eskoziara sarrera
Pentsatzen genuen bezala, hondartzan harea eta ur errekatxo bat zegoen esnatu garenean.
Martxan jartzeko gaurkoan ere nahiko lasai ibili gara, baina errotmoa hartu eta segituan gerturatu gara Edinburgora. Hiria ikusteko, oinez 30 minutuko ibilaldi batera dagoen Royal Botanic Gardeneko albo bateko kalean aparkatu dugu. 10 metro aurrerago edo atzerago aparkatzeak, prezioa laukoiztea dakar. Beraz, bertako gizon baten gomendioari jarraituz, aurrerago aparkatu dugu eta 4,5 libra ordainduz, arratsalde osoan hiria ikusteko aukera izan dugu. Presiorik gabe, hiriko txoko ezberdinak ikusteko aukera izan dugu. Leku batzuetan jende asko zegoen, baina beste askotan lasai asko ibili gara.
Afaldu eta lotarako Burntisland herriko portura gerturatu gara. Euria eta haizea egin du gauean, haize zakarra batez ere. Udan berorik ez pasatzearen erronka lortzen gabiltza egunez egun.
7. Inguruari begira
Gaurkoan ere goizean martxan jartzea kostatu zaigu. Zaila da eskoziarren erritmoan mugitzen hastea… ea halako batean lortzen dugun.
Goizean Blue Door ingurura gerturatu eta erreka bazterreko ibilaldi lasaia egin dugu, zuhaitz azpian isiltasuna entzunez.
Handik irten eta kostaldeko herritxo batera gerturatu gara, bertan bazkaldu eta herria ezagutzeko asmoz. Stonehaven izena zuen eta Euskal Herriko portuak ekarri dizkigu gogora, bertan jendea lasai asko zegoen taberna kanpoan garagardo bat hartzen. Horretaz gain, hondartza lize bat dauka, eta dirudienez erraza omen da badia inguruan izurdeak ikustea. Herriaren albo batera gaztelu eder bat ere bazegoen, Gaztelugatxe ekarri digu burura, baina aparkalekurik ez, eta autokarabanatik ikustearekin konformatu behar…
Ondoren Aberdeen hiria ikustera joan gara. Eraikin zaharrak eta berriak tartekatzen dituen hiria da. Ibilaldi bat egin dugu bertako kaleetatik eta lotara herri txikiago batera joatea erabaki dugu.
Cruden Bay herriko portua leku ederra da lasaitasunean lo egiteko. Eguzkia joaten ikusi ondoren afaldu eta lotara joan gara.
8. Munstroaren bila
Goizeko lehenengo plana, Drakularen libiruaren idazleak inspiratzeko erabilitako gaztelua bisitatzea izan da. Prkinetik oso gertu, zuhaitz azpian eta erreka txiki baten bazterretik joan gara, goiz lainotsuan. Ordu erdi eskaseko ibilaldia eginda, Slains Castle ikustera iritsi gara. Itsas bazterrean kokatuta dago, paisaia ezin hobeek inguratuta. Hauen artean, kaio eta beleak nor baino nor, gazteluaren jabe izateko lehian. Bereziki beleek arreta deitu digute, itsas bazterreko paretan tinko daude eta saguzaharrak dirudite. Agian hortik dator Drakula eta sagu zaharren harremana…
Autokarabanara itzulita, bertatik bertara, Bullers of Buchan itsasoko ura mendiko arku batetatik sartzen den zuloa ikustera joan gara, bertako hegaztien egunerokotasuna ikusiz.
Egunean zehar, kostaldetik gidatzen joan gara bertako hainbat herri ikusiaz, batzuetan autokarabanatik jaitsiz, eta beste batzuk urrunetik okusiz. Hauetako batzuetan bidetik autokarabanarekin sartzea ezinezkoa izan da eta aurrera jarraitu dugu. Fraserburgh eta Gardenstownen geratu gara, eta Fish and Chips bikainak afaldu ondoren, Ness Lochera (Ness lakura) joan gara lotara. Lakuko sarreran dagoen autokarabana parking txiki batean egingo dugu lo. Ea bihar munstroa ikusteko aukera daukagun.
9. Iparralderago
Gauean munstroak ez digu pista handirik eman. Baina eguraldiak bai… esnatu garenean konturatu gara gauez hotz egin duela. Gosaldu eta segituan Ness lakuari buelta enan diogu munstroa autkitzeko esperantzaz, baina aurkidu ez dugunez, eta iprraldean hotz handiagoa eguten dienez, ba errekari iparralderuntz jarraituz joan gara. Halako batean despistatu eta iparralderuntz jarraitu dugu, zeren bila genbiltzan gogoratu gabe.
Horrela iritsi gara Dunrobin Castle, gaztelu dotorera. Handia, dotorea eta txukun zaindua. Barrutik ez dugu ikusi, baina kanpotik itzela iruditu zaigu.
Handik kilometro batzutara, Brora herriko hondartzako aparkalekuan bazkaldu eta atseden hartu ondoren, Whaligoe steps, amildegi batean sortutako portu batera jaitsi gara, eskailera pila bat jaitsi eta igoaz, eltxo pila batek eraso egiten ziguten bitartean. Bazirudien Drakularen saguzaharrek jan gabe utzitako eltxoak edo Ness lakuko munstroak baleak bezala botatako zorriak zirela, gure atzetik segika geneuzkanak.
Neaktu gara hauek uxatzen eta handik gertu dagoen Wick herrian lo egiteko aparkatzea erabaki dugu. Gaurkoan ere, barraka batzuk daude parkin ondoan, baina seguru gu lotaratu orduko eurek ere jarduna amaituta izatea. Lurralde honetan halako jaietan ez dute festa gehiegi egiten. Horretan gu trebeagoak gara, dudarik gabe.
10. Dutxa hotza
Asteburuan espero genituen, baina astelehen buru-zuri batean azaldu zaizkigu “txorimaloak”. Egia esan, jaia 22:00 ingururako espero bezala amaituta zegoen. Misikarik gabe eta dena lasai lotarako.
Goizeko ordu biak inguruan garrasiak entzun ditugu parkinean, eta ordubetez zarata batean ibili dira, guregana ez dira gerturatu, beraz, ez dugu inongo arazorik izan eta hiru eta erdietarako joanak zeuden txorimaloak.
8:00 ingiruan jaiki, gosaldu eta Skye irlaraino bidea egin dugu, lanbro eta belaino artean, Mikel Laboarwn kantuan bezala.
Skyen Fauri Pools ikustea zen helburua. Iritsi garenean euria zen, baina ez da nahikoa izan gure igerilekuan bainatzeko grina gelditzeko, eta han joan gara, bakoitza zeukan arroparik egokiena jantzaita. Paisaia asko gustatu zaigu, baina blai eginda itzuli gara.
Handik jaitsi eta buelta batzuk eman ondoren, bide bazrerrean babestutako txoko batean egin digu lo, hondartza bazter batean.
11. Aspaldiko lagunak
Gaur egun berezia geneukan. Agendan gurutze handi batekin markatuta.
Highlandsen barrena joan gara, tarteka eguzkitsu eta tarteka euripean.
Glasgown aparkatu eta gutxira Aitor etorri zaigu bila.

Ya veo que estais entretenidos... Eso es aventura, ni más ni menos. Espero que sigais disfrutando. Un abrazo grande a todos.
ErantzunEzabatu